New Yorkeko Dorre Bikien erasoaren ostean iritsi da bidaiaria Istanbulera, handik Teheranera joateko asmoz, Turkia eta Iran bizkikletaz zeharkaturik, 2.500 kilometroko txangoan. Aspaldidanik zeukan gogoan bidaia hori egitea, baina beldur da orain, Ekialde Hurbilean ibiltzeko sasoi egokia ote den, nola hartuko ote duten mendebaldar bakarti bat amerikarrak Afganistan bonbardatzen ari diren bitartean.