Bitan bakarrik agertzen da itsaso hitza liburu honetan, urrutiegi dago bertako pertsonaientzat, ezezaguna zaie beharbada. Bizi dituzten paradisu edo infernu txikien begira eta mendean daude, Bibliako heroiak bezala. Hala ere, liburu osoa itsaso hurbila da; uhinen itxura hartuz, irakurleari hurreratzen zaio berak bakarrik dakien bezala: erasoka hasieran, azkenean lehertzeko plaia bero baten gainean, irakurlearen arimaren erdi-erdian......