Artikulu bilduma honetan, Joseba Gabilondok XX. mendeko euskal literaturaren historizazio berri eta sintetikoa ematen digu. 1898-1992 arteko euskal literaturak helburu nagusi bat du: alegoria nazionala euskaraz idaztea, alegia, euskal nazioa errepresentatzea. Alegoria nazionalak bere buruketa Bernardo Atxagaren Obabakoak-en ezagutzen du (1988) eta, horregatik, aldi honetako euskal literatura, zentzu estriktoan, nazionalista da.