Herriko tabernariaren eta desintoxikatzen zegoen lagunaren bisitan heldutako neska motoristaren arteko harreman gero eta sendoagoak markatuko du eleberriaren harilketa xume eta dotorea. Biak ere barmanak izaki, egun argiz lana egiten duena Fermin eta pub gautar batean Luisa. Batean eta bestean gertatu eta entzundakoek eraikiko dituzte eleberriaren pasadizo erakargarri eta ugariak.