Autor: Nuccio Ordine, NUCCIO ORDINE
ISBN: 8491723366
EAN: 9788491723363
Alferrikakoaren balioa izenburuak iradokitako oximoronak argibide bat merezi du. Aipatzen dudan balio edo baliagarritasun paradoxikoa ez da jakintza humanistikoak eta, oro har, etekinik sortzen ez duten jakintza guztiak alferrikakotzat jotzen dituen hori. Oso bestelako adiera da, askoz ere zabalagoa, funtsa edo muina edozein helburu utilitaristatatik urrun duten jakintzen balioaren ideia nire gogoeten erdigunean jarri nahi izan baitut. [] Dohainezkoa dena hiltzen uzten badugu, uko egiten badiogu alferrikakoaren sormenindarrari, etekinaren bila joatera bultzatzen gaituen sirenakantu hilgarria besterik entzuten ez badugu, eritu eta erotuko den gizatalde bat sortuko dugu, noraezean ibili eta, azkenean, bere buruaren eta bizitzaren zentzua galduko duena. Eta orduan, espirituaren deserti kazioak zimeltzen eta idortzen gaituenean, benetan zaila izanen da imajinatzea Homo sapiens ezjakinak oraindik eginkizun bat bete dezakeela gizateria gizatiarrago bihurtzeko zereginean.