Eider Rodriguezen Eta handik gutxira gaur liburuko hamasei narrazioak Joseba Sarrionandiaren hitzaurre batekin datoz: Ondo bereizi behar dira fantasiak eta mamuak. () Eiderrek, errealitateak duen mamu partearen kronika egiten du ipuinotan zehar, bere fikzioa ez dabil fantasien bila, baizik eta mamuen bila.Erakarmen-indar handiko narrazioak, estilo bikainean idatziak, gerora berretsi den idazlea erakutsi zuen Eider Rodriguezek bere lehen liburuan.