Ez duzu gutxi gozatuko, Roald Dahlen eskutik, pertsonaia ezin originalago hauen komeriekin!Jira jirafak, Peli pelikanoak eta Tximi tximinoak lan talde bikaina osatzen dute. Gilen ere batu zaie, litxarreria denda bat edukitzea amets duen haur mundiala. Laurek elkarrekin abentura harrigarriak biziko dituzte. Bidean, baina, duke-dukesa bitxiak eta Sugoi lapur beldurgarria topatuko dituzte.