LANBIDEAK - NURIA CUBINSA ADSUAR, TXELL RIBES, TXELL RIBES, NURIA CUBINSA ADSUAR



Condition of the lot: Normal (with signs of use)

Autor: NURIA CUBINSA ADSUAR, TXELL RIBES, TXELL RIBES, NURIA CUBINSA ADSUAR

ISBN: 8419565229

EAN: 9788419565228


Irakurtzea erraza da irakurtzen ikasten hasi berri diren umeentzako liburuxken bilduma da. Liburu hauek lagungarriak izan daitezke ere arreta defizita, heldutasun gutxi edo blokeoengatik arlo horretan aurrerapenak egiteko motibazio gutxi erakusten duten haurrentzat.Bilduma honen helburua ulermena, konfiantza eta irakurtzen ikasteko ilusioa sustatzea da. Esaldien egitura errepikakorrek, marrazkien laguntzarekin, umeari segurtasuna ematen diote eta ikasteko prozesuan aurrera egiten laguntzen diote.Liburu honek letra mota bi erabiltzen ditu, larria eta xehea, eta norabide bietan era independentean irakur daitezke, guk nahi dugun modua aukeratu ahal izan dezagun.Hortaz, lehenik eta behin, zein letra motarekin irakurri nahi dugun erabakiko dugu, maiuskula edo minuskula, eta ipuina, alde batetik begiratuta, letra mota baten irakurri ahalko dugu eta alderantziz hasiz gero, bestean.Ipuin honetan neska-mutil batzuek nagusitan zer izatea gustatuko litzaiekeen erakusten dizkigute. Eurekin batera armiarma bat daukagu, beraien laguna dena eta haurrak ikasteko prozesuan ere lagunduko dituena. Jolas bezala proposatzen dizuegu, haurrek orrialde bakoitzean bila dezaten, irakurzaletasuna garatzen lagunduko dien osagai jostagarri bezala.
avatar bookiboo
From 09/10/2025
Spain (Madrid)
Seller registered as a private person.

See more lots about Ribes

See more lots about Nuria Cubinsa Adsuar

See more lots about Nuria Cubinsa