ZENBAIT GAI EUSKARA TEKNIKOAREN INGURUAN - JUAN KARLOS ODRIOZOLA, JUAN KARLOS ODRIOZOLA



Condition of the lot: Normal (with signs of use)

Autor: JUAN KARLOS ODRIOZOLA, JUAN KARLOS ODRIOZOLA

ISBN: 8483732084

EAN: 9788483732083


Lan hau, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen Zerbitzuak plazaraturiko beste zenbait lanen jarraipena da: ikus bitez Idazkera teknikoa.1. - Hitz-ordena, galdegaia eta komaren erabilera, Idazkera teknikoa. 2.- Izen-sintagma eta Euskara teknikoa. Perpausak josteko baliabideak, beti ere euskara teknikoaren deskribapen eta garapenari begira. Lehenengo lanean, -kiko atzizkiaren joskera eta esangurak aztertu dira, literatur tradizioan oinarrituz eta gaurko erabilera berezituetan gerta daitezkeen beharren berri emanez. Bigarren lanean ere literatur tradizioa izan da abiapuntu, eta testu teknikoetan -(e)z instrumentala edo -(r)ik partitiboa daramaten mendeko perpausek izan dezaketen garrantzia aztertzea helburu. Hirugarren lanak, hizkuntza teknikoaren izen-sintagmetan gerta daitezkeen adjektibo-segidak aztertu ditu. Laugarren lana, testu teknikoek izan behar dituzten zehaztasun eta gardentasun direlako ezaugarrien inguruko hausnarketa bat da.
avatar bookiboo
From 09/10/2025
Spain (Madrid)
Seller registered as a private person.

See more lots about Universidad Del País Vasco