- Eguberriak ospatzeko nahikoa da Zelestinak adina gogo eta irudimena izatea; bere lagun Ernesto, ordea, kezkatuago dago neguko hotzarekin eta festa hori antolatzeko beharko luketen eta ez duten sosarekin. Baina, momentuko desilusioez haratago, Zelestina beti berearekin ateratzen da. Ernesto, on-puska eta eskuzabala bera, bere izaera arrazionala gainditu eta hitz emandakoa betetzeko prest azalduko da, Zelestina ez zapuzte aldera.