- Haurtzaroaren irudimen neurrigabea ondotxo islatzen da Indiar Txikia liburuan, eta egile bertsuen beste klasiko batera garamatza, Pirata ausartara, hain justu ere. Oraingo honetan, Juantxoren abenturak Mendebalde urrunean girotuta daude, indiar-bakeroen film ikonikoen eredura. Protagonistak berriro ere ageri-agerian uzten du bere ahalmen neurrigabea, edozein objektu dela ere, lumadun apaingarri bikaina bilakatzeko, edo zela azkarrena, edo arkurik egokiena...