- Hiru ezaugarri nabarmen ageri dira Album Irudidunak egiteko Nazioarteko XII. Compostela Saria irabazi duen lan honetan: animalienganako maitasuna, ezbeharrak ditugunean baldintzarik gabeko adiskidetasunak duen garrantzia eta, batez ere, askatasuna. Mariann Marayren «Leireren txakurra» neskato baten eta josteta eta dibertimendurako lagun bihurtuko den bere maskota bitxiaren istorioa da.