NOR NAIZ NI? ANIMALIEN KUMEAK - AUSTRALIA - Heras, Chema

Accepts offers

tc Pay Accepts tc Pay

Condition of the lot: Very Good (new or like new, without any signs of use)
Nuevo

- «Nor naiz ni Animalien kumeak» sailak planetako espezie harrigarrienak erakusten ditu kontinentez kontinente, haurrengan faunaren ezagutza eta natura zaintzeko ardura sustatzeko asmoz txikitatik. Liburuxka bakoitzak zazpi kume aurkezten ditu, eta, asmakizunetan bezalako pista soil batzuekin, animalia identifikatu beharko du haurrak. Hurrengo orrian aurkituko du erantzuna, eta baita animaliaren itxura, habitata, ohitura eta bitxikeriei buruzko informazio zabalagoa ere. Testu errazak dira, lehen pertsonan idatziak. Horrela, animalia bakoitzak elkarrizketa zuzen eta aktiboa du irakurlearekin. Ilustrazioak, berriz-grafitoz eginak, leunki koloreztatuak-, errealistak eta detaile handikoak dira. Kumeen erretratu adierazkor eta eztiak haien familien eta kidekoen bizitokiaren irudiekin batera datoz. Hala, alderdi narratiboak eta bisualak elkar osatzen dutela, erreferentziazko materiala eratzen dute, ez soilik eskola eta liburutegietarako, baita etxean partekatzeko ere. Mapatxea, tukana, armadiloa, jaguarra, nagia, bikuina eta larre-txakurrak dira Amerikan girotutako bolumenaren protagonistak. Eta Australiakoan: kangurua, koala, kukaburra, ornitorrinkoa, ekidna, Tasmaniako deabrua eta petauroa. Batzuk desagertzeko arriskuan daude: ehiza, espezieen legez kanpoko trafikoa eta kutsadura haurrek ezagutu beharreko mehatxuak dira, haurtzarotik ingurumena eta animaliak errespetatzearen garrantziaz jabetzeko.
avatar LibrosTobal
From 16/10/2013
Spain (Madrid)
Seller registered as a professional.

See more lots about Heras, Chema