EGIA ala gezurra dahobea dela zinemagileen arkitektura eta arkitektoen pintura,olerkarien argazkiak eta musikarien poesia baino?ZERGATIK non eta pixa egiten dugun tokianbeti izaten baitu arbolak bere gibelaldea,gu eta arbola nonahi gaudela?GEZURRA da Bukowskik ez zuela Chinaski atsegin,baina bai, aitzitik, Tchaikovsky eta Maiakovski?GIZONA gizonarentzat otso bada,zer da otsoa otsoarentzat:tigre, orka, gizon?NORK daki zeren bila gabiltzan mukiak zapiaz kendu